Zer da Ulibarri?

Ulibarri programa

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntz normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntz normalkuntzako proiektua eratu beharko dute.

Lotura Interesgarriak

Ulibarri programa

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak.

Azken albisteak

Nolega deialdiak 2016-17

  1. 2016-07-11
  2. BN-HN MARKOS BILBAO

NOLEGA DEIALDIAK 2016-2017

NOLEGA deialdi bateratua, Euskal Girotze Barnetegiak, Urruzunotarrak Gehituz Programa, Ikas2deak Programa, EIE Programa. Idazleak Ikastetxeetan, IRALEko deialdia, EIMA deialdiak.

 

ULIBARRI MEMORIA 2015-16

  1. 2016-06-01
  2. BN-HN Markos Bilbao

Ulibarri 2015-16 ikasturteko MEMORIA betetzeko epea: ekainaren 1etik 30era, biak berne.

HELBIDEA: www.ulibarri.euskadi.eus
URTEZ URTEKO PLANGINTZA >  2015-2016 ikasturtea > Ikasturteko memoria

Bete ondoren IMPRIMATU PDF formatoan aukeratu eta dokumentoa gorde.

ULIBARRI BARNE EBAZPENA 2016-05-17

  1. 2016-05-27
  2. BN-HN Markos Bilbao

Herri-ikastetxeetan, sailak kontuan hartuko duela hizkuntza normalkuntzako arduradun teknikoak (HNAT) astean zehar izango duen ordu-dedikazioa, eta gainontzeko jarduerei eskaintzen dien lan-orduei eta ohiko ratioei gaineratuko zaizkiela ordu horiek.

Euskaldunberritik, euskaldun herrira

  1. 2016-05-20
  2. BN-HN Markos Bilbao

Kategorizatzeak sailkatzea, bereiztea dakar. Gure mundua antolatzeko, ulertzeko, gauzak izendatu eta kategorizatzen ditugu.

http://kanalak.berria.eus/euskara/kolaboratzaileak/997/euskaldunberritik_euskaldun_herrira.htm

Iker Salaberria Urkizu

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 17koa, Ulibarri programa itunpeko ikastetxek

  1. 2016-05-27
  2. BN-HN Markos Bilbao

Aipatutako dekretuaren 5.2.b) artikuluak dio Ulibarri programan dauden itunpeko ikastetxeek diru-laguntza jasoko dutela Hizkuntza Normalkuntzako ardura teknikoa hartzen duen irakaslearen dedikazioa estaltzeko.